Filipinen banaketa administratiboa

Filipinak, Bangsamoro eskualde autonomoa izan ezik, estatu unitario gisa gobernaturik daude. 17 eskualdetan banaturik daude, eta eskualde horiek 81 probintzia, 146 hiri, 1.488 udalerri eta 42.036 barangaytan.[1]

Lehendakariak eskualdeak sortzeko, ezezteko eta mugatzeko eskumena du, eta gehienetan tokiko gobernuarekin adostuz egindako aldaketak izaten dira. Eskualde autonomoek, ordea, erreferendumean onetsi behar dute lehendakariak erabakitakoa, baliozkoa izan dadin. Banaketa sistema ezberdinak erabiltzen dira beste eginkizun batzuetarako, hala nola, eskualde legislatiboak hauteskundeetarako eta eskualde judizialak.

  1. Provincial Summary: Number of Provinces, Cities, Municipalities and Barangays, by Region as of September 30, 2016. Philippine Statistics Authority, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search